Quantcast
Channel: U – Gaurko hitza
Viewing all 53 articles
Browse latest View live

urteberril

$
0
0

iz. Urtearen lehen hila (31 egun). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘urtarril’)

Orotariko Euskal Hiztegian:

urteberril (G-bet ap. A). Enero. “Janvier, urtharila, urtarilla, [...] urteberrilla” Vin RIEV 1910, 33. v. urtarril. Urteberril: urteberri-illa esan nai degu. EgutAr (ap. DRA).

Sinonimoak: iz.

[urtearen lehen hila]: urtarril, ilbeltz [G-N], izotzil [Naf. g.e.] (UZEIren Sinonimoen Hiztegian, ‘urtarril’)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es enero
fr janvier
en January
port janeiro

Entzun:

Urteberril hartan erabaki zuen gauza asko aldatuko zituela bere bizitzan.

urteberril (Wikimedia Commons & Gaurko hitza CC)


ufala

$
0
0

1. zenbtz. Ugari 2. adlag.  Sobera, gehiegi, neurriz kanpo, neurriz gain.

Orotariko Euskal Hiztegian:

ufala. “Abundancial o excesivamente. Ango jan da erana, ufala zan” Etxba Eib. “Ufala darabill dirua aspaldi onetan” Ib.

Sinonimoak: iz. (Adorez  Sinonimoen Hiztegia)

zenbatz. [ugari] : ugari, oparo, jori, naro; erruz, eurrez, franko
adlag. [sobera] : gehiegi, lar, larregi, sobran, soberarik

Beste hizkuntza batzuetan (Eibarko Euskara eta Word Reference):

es 1. zenbtz. (TE). abundante, mucho, cantidad. Hango jan eta erana, ufala zan. Ik. ugari. 2. adlag. (TE). Abundantemente; excesivamente. Ufala darabil dirua aspaldi honetan.
fr 1. abondant, -e ; fécond, -e ; splendide, somptueux, -euse 2. trop, beaucoup trop
en 1. abundant, plentiful, copious, generous; fertile, prolific 2. excessively
port 1. abundante, muito 2. excessivamente

Entzun:

Hango jan eta edana ufala zen. (Orotariko Euskal Hiztegia, moldatua)

ufala (Gaurko hitza, CC)

ufal

$
0
0

iz. Ur-korronte, urbildu edo urtegiko urak gainezka egin, eta normalean urperatuta ez dagoen ingurua estaltzea edo indar eta abiadura (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan ‘ufal’)

Eibarko Euskara:

ufal (ujal). iz. (TE). Crecida del río; inundación; lluvia torrencial; riada; aguas torrenciales. ”Crecida de aguas en los ríos” (TE, 703). Ufala doia Maltzako ibaixan, iñoiz baiño hazixagua. / Laga bakian!, egualdixa ez dago gure eskuan eta eskerrak!; gure eskuan balego batian eurixa eta bestian ujala eta bestian harrixa eta bestian danak!. / Iketza egosi Eibarrera entregau burdixakin. Baten estu ibili nitzen. Banoie hogetalau zaku ta burdixakin, ta ufela! Ufela kamiñuen behera. Ta zakuek heldu ezin! Ta burdixari burtardatza hausi! Burtardatza hausi ta jo eban burdixorrek behia, ta “oin zer ein bihar ete juat nik?”. Mekolako bueltan. Atzenien burdi zaharra aitta zanak eruan Ermura, ta burdi bi ein zittuen gero! Barrixa ta beste txiki bat be bai. Ik. euri, ufalaldi, uraldi, euritte, eurizar.

Orotariko Euskal Hiztegian

ufal. v. uholde.

Sinonimoak: iz.
[uholdea] : uriola, uhar, uraldi (Adorez  Sinonimoen Hiztegian, ‘uholde’)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Eibarko Euskara eta Word Reference hiztegiak):

es crecida del río; inundación; lluvia torrencial; riada; aguas torrenciales
fr inondation
en flood, rise, swelling
port inundação, a cheia do rio

Entzun:

Ufala doia Maltzako ibaixan, iñoiz baiño hazixagua.  (Eibarko Euskara)

ufal (Wikimedia Commons)

ufa

$
0
0

ufa 1  interj. Poza adierazten duen hitza. Ufa! Zenbat gauza eder!

ufa 2. 1. iz. (Ipar.) Ufakoa, putza. 2. izond. Hutsa. Intxaur ufak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz. Ipar.

[putza]: putz, alpore Ipar., bafada Ipar., ufako Ipar., lurrun Bizk., buhada g.e., buhako g.e., ufada g.e., bafa zah., bapore zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) interj. voz que denota alegría, alborozo (2) 1 iz. (batez ere Ipar.) soplo 2 izond. (batez ere Ipar.) vacío, -a, hueco, -a
fr (1) interj. ouf ! (2) iz. souffle
en (1) interj. word used to express joy, jubilation, rejoicing (2) 1 iz. puff, gust, whiff, breath 2 izond. hollow, empty

Entzun:

Ufa! horra katedrala, Burgoseko katedrala! [Santiago oinez, Piarres Aintziart (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Eta geltokiko buruak jadanik ez zuen hitz egiten, ez zuen egiten arnasots eta ufa besterik, espaloira begira zegoen, Hubižcka maniobraburuaren bizkarretara. [Zorrotz begiratutako trenak, Bohumil Hrabal / Fernando Rey (Alberdania-Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Gau batez, marmitakoa afaltzen ari ginela – edo porrusalda, ez naiz oroitzen -, Carmiña ikusi genuen telebistan; aitari ahotik halako ufa arraro bat irten zitzaiolako konturatu ginen. [Gezurrak, gezurrak, gezurrak, Iban Zaldua (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

ufa (FlickrCC & Gaurko hitzaCC)

uf

$
0
0

interj. Norbait nekaturik, egonezinik edo asperturik dagoela adierazteko hitza. Uf! Hau da beroa! (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Hiztegi Batuan:

interj. (nekearen-eta adierazlea) 

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es interj. ¡uf! (voz con la que se denota cansancio, fastidio, sofocación, etc.)
fr excl oh là là!
en interj phew
port excl fam ufa!

Entzun:

Uf, utzidazu arnasa hartzen. [Jeans-ak hozkailuan, Patxi Zubizarreta (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Uf! Hau nazka! (Elhuyar hiztegia)

Uf! Hau da beroa!  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

uf (Pixabay, CC0 Public Domain & Gaurko hitza, CC)

ursain

$
0
0

iz. Usina, doministikua.

Orotariko Euskal Hiztegian

ursain. v. urtzintz.

Sinonimoak: iz.

[doministikua]: urtzintz, usin, atija Naf., doministiku beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. (Ipar.) estornudo
fr iz. (Ipar.) éternuement
en sneeze [sni:z]
port espirro [iʃ'piRu]

Entzun:

Haurrak ursain handi bat egin zuen eta etxe osoan egin zuen oihartzun.

ursain (FlickrCC, Cristina Domínguez)

ubeldura

$
0
0

iz. Larruazalean kolpe baten, hotz handiaren, etab.en ondorioz sortzen den kolore iluneko gunea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘ubel’)

Sinonimoak: iz.

[odolbildua]: odolbildu, ubel, ubeldu, ubelune, ubeluri Ipar., uspel Ipar., uspeldura Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es cardenal, moradura
fr bleu [ecchymose]
en bruise, welt
port (mancha) mancha-roxa

Entzun:

Gorputza ubeldurez josia zuten gazteek.

ubeldura (Wikimedia Commons)

udatzen

$
0
0

iz. Lau urtaroetatik hirugarrena. Ipar hemisferioan, iraileko ekinoziotik abenduko solstiziora hedatzen da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘udazken’)

Sinonimoak: iz. g.e.

    [udazkena]: udazken, udagoien Bizk., larrazken Ipar./Naf., neguantz g.e., ihartze Ipar. zah.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. [urte-sasoia] otoño (2) iz. (hed.) otoño
fr iz. automne
en iz. autumn, fall
port iz. outono

Entzun:

Udatzen batean, basoak gorritzen ari zirelarik, antzara bat aurkitu zuen lurrean zauritua. [Gauza txikien liburua, Pako Aristi (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

udatzen (Wikimedia Commons)



Udazken koloretan

Udazken koloretan,
landen lurrinak
zeharkatuz,
hitaz oroit
eta higan nauk.

Zuhaitz biluziaren
gerizpean orpondoa,
orbelaren hilobi,
horiz eta gorriz
dena lokarturik,
dena lokarturik.

Eskuratu hostoa
xume bezain eder,
hain soila bere heriotzean,
zuhaitz guztiaren
bizkortasunez hain betea,
non erortze honen duintasunak
hiri kantatzera naraman.

Berriro zuhaitzari
so natzaiok, kezkaturik ote?…
joate askearen oparotasunean,
betikotasunaren irria zirudik.
irria zirudik.

Gatibu naukan denborak,
bere baitan egositako
ametsetaz isekaz
bailegoan.

Udazken koloretan,
landen lurrinak zeharkatuz,
hitaz oroit eta higan nauk,
hain soil hire heriotzean,
hain xume, adiorik gabeko
partitzean.


urlo

$
0
0

iz. Lurrazaleko sakongune natural edo kokaleku artifizial batean dagoen urbildu ez oso handia, normalean iraunkorra. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘urmael’)

Sinonimoak: iz.
[urlo] : ur bilduur geldiurmael (Elhuyar Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es remanso
fr nappe d’eau dormante
en stagnant water


ANTSIEN OHARRAK -1

Desioaren protozooa esperantzaren urlo berdean bizi da.

Protozooaren desioa esperantzaren urlo berdean bizi da.

Urlo berdeko protozooa desioaren esperantzan bizi da.

Protozooaren esperantza desioaren urlo berdean bizi da.

Urlo berdeko protozooa esperantzaren desioan bizi da.

Esperantzaren protozooa desioaren urlo berdean bizi da.

Azalaren kodea, Miren Agur Meabe (Susa poesia, 2000)

urtebetetze

$
0
0

iz. Pertsona baten jaiotza-egunetik urte-kopuru jakin bat iragan den eguna (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.

    [jaiotegunaren urtemuga]: sortegun Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. cumpleaños; aniversario
fr iz. anniversaire [de naissance]
en iz. birthday
port iz. aniversário

Hara, baduzu pista txiki bat nire urtebetetze egunaz oroitu nahi baduzu! [Desio izeneko tranbia, Tennessee Williams / Xabier Paya (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

urtebetetze (publicdomainpictures.net)

pagadi

$
0
0

iz. Pagoz osatutako basoa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Orotariko Euskal Hiztegia

pagadi (V, G; Lar, H (+ ph-)), pagadoi (H (+ ph-)), pagadui (V-ger-ple-gip; Zam Voc), pagadei (V-gip), pagari (V-gip, G-azp), pagai (V-gip), pagodi (V-ger, L), pagodei, pagori (BN-baig), pagoi (V-gip), bagadi (AN-ulz, B), bagadoi (S, R; ZMoso 68), bagodi (L-ain), fagadi (BN; SP, Lar, Dv, H), fagadoi (BN; Dv, H), fagodi (Arch ms. ap. DRA), fagodri (BN-baig). Ref.: A (pagadi, pagodi, pagori, bagadi, bagodi, fagadi, fagodri); Lh (pagodi); Lrq (bagardoi [oxít.]); Iz ArOñ (pagádui), UrrAnz (págadeixa), Als, Ulz (bagadi); Etxba Eib; Elexp Berg; Izeta BHizt2 (bagadi).

Hayedo. “Hayal” Lar. Pagari-gastañarikoa da guztietan oberena [iturria]. Izt C 86. Bagadoi anitx. Mdg 130. Pagadietako bide itzaletan gora. Ag G 133 (AL 141 pagodi). Non ditut nere arizti ta pagadi ederrak? Mok 14. Borda gaineko pagodi hartarat. Zub 75. Pagadi baten babesean. TAg Uzt 254. Bazter-gabeko pagadiak. Munita 55. Pagodeietan usuak urru. BEnb NereA 40. Pagadui eder guztiek. Akes Ipiñ 25 (24 pagadi). Pagadiaren freskura. Arti in MEIG VI 182. Pagadi sarri batera maiz etortzen zan. Ibiñ Virgil 34. Sartu giñan pagadi batean. BBarand 81. Eskerrak pagadixe-eta aundixe eta gordeleku onak… Gerrika 72. v. tbn. EA Txindor 130. Ldi BB 112. Or Eus 327. SMitx Aranz 129. Etxde JJ 62. Bilbao IpuiB 154. Gand Elorri 211. Vill ib. 12. NEtx LBB 182. Uzt Sas 168. Lasa Poem 95. BasoM 65. AZink 80. Pagari: Apaol 63.

Sinonimoak: iz./izond. Naf.

    [pagadi]: pago-baso  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. hayedo
fr iz. hêtraie
en  iz. beech forest
port  iz. faial

          ZURE GORPUTZAK SUAREN KOLOREAK DITU

 

Zure gorputzak suaren koloreak ditu

zure ausentziak negua dakargu

                        hego haizearekin

                        pagadiak dantza dagi uso beltzak jaulkiz

                        milaka uso urgun

zure begietan itsasoak gaua jotzen du

 Poza eta gero, Jose Luis Otamendi (Susa poesia, 1990)

uko

$
0
0

  iz. 1. Ukatzea, ezetza. Ukoan egon. 2. Zerbait edo norbaitekiko atxikimendua haustea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.

    [ukatzea]: ez, ezetz, ezezko, ukamen, ukapen, ukatze, ukazio, errefus Ipar., ukaera g.e., arnegu Ipar. g.e., arnegamendu Ipar. zah.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. negación, negativa (2) iz. renuncia (3) iz. no, negativa
fr (1) iz. négation, négative (2) iz. renoncement (3) iz. refus, négative
en (1) iz. denial, refusal, negation (2) iz. resignation (3) iz. denial, no
port (1) iz. negação (2) renúncia (3) nãoo

Danteren bertso-lerro bat aipatzean, (che fece per viltade il gran rifiuto: hau da, «koldarkeriaz uko handia eman zuena»), Kavafisek per viltade ezabatu zuen. [Uko handia, anjel Erro (Jira, 2016-05-04 )] (Berria.eus)

upategi

$
0
0

iz. Sotoa, upelategia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Orotariko Euskal Hiztegian

upategi (V, G-to; Lar, Hb ap. Lh, Dv (V, G), H), upetegi (Añ), upatei (V-gip), iputei (V-gip). Ref. A; Iz ArOñ (upatei); Elexp Berg (upatei, iputei).

Bodega” Lar y Añ. “Cantina” Lar. “Cellier” Dv. “Chai, cave, cuverie” H. “Bodega, depósito de toneles (msOch)” A. “Iputei, ipuiteixa. [...] En algunos caseríos construidos en contraterreno se llama así al local situado bajo el nivel de la cocina, al cual se arroja el estiércol de la cuadra. También se utiliza como bodega o para otros menesteres. Ald[aera] upatei, upateixa. [...] Upateixa ba, satsa ero, oilluak ero, sardaua ero” Elexp Berg. Sartzen da gero [gazta] eltze edo tinaja batean eta utzi upategian. It Dial 89 (Ur upategijan; Dv xaian, Ip zederian). Erriojako upategiak. Azc PB 79. Sartu zirean guztiak ontziaren upategian (bodega). Echta Jos 119. Danak topau ebazan ondo samar [ontzian], da upategia makallaoz beterik. Ib. 265.

Sinonimoak: iz.

    [upeltegia]: soto, upeltegi, bodega Heg. beh., xai Ipar. g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. lugar donde se hallan las cubas; bodega
fr iz. cave
en iz. (wine) cellar
port iz. adega

Arabako Errioxako 40 upategik baino gehiagok babestu dute eskaera, eta tramiterako dokumentazioa aurkeztua dute Eusko Jaurlaritzan. Mahastiari “behar duen balioa” eman nahi diote. [Arabako Mahastiak sor-marka eratzeko urratsa egin duteIvan Santamaria (Berria.eus, 2016-07-21)]

upategi (Pixabay, CC0 Public Domain)

upealako

$
0
0

izlg. Neurriz gainekoa. 

Orotariko Euskal Hiztegian

upealako. v. UPA LAKO(s.v. 1 upa).

UPA LAKO. a) “Exorbitante, litm., como un tonel” DRA. Amaikatxu bider damutu yakon eskopetarik ez ekartea! Upielako erbiak ez ebazan ba ondo-ondotxutik atara? Bilbao IpuiB 134. Orain arte amerikatarrak bakarrik jaurtiten ebezan upielako nabarmenkeriak. EgutAr 9-10-1959 (ap. DRA). Orretara ateraten dan diruagaz, upielako kamiño zabalak eiten dira. Ib. 13-9-1960 (ap. DRA). Gitxi au naiko izan da upielako fama artzeko. Ib. 24-4-1962 (ap. DRA).

b) “Upea lakoa, oscuro” A Apend.

Sinonimoak: izlg.
[upealako] : gehiegizko, gehiegi, neurriz gaineko (Elhuyar Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Labayru eta Word Reference hiztegiak):

es exorbitante
fr exorbitant 
en exorbitant
port exorbitante

Gutxi hau nahiko izan da upealako fama hartzeko. Orotariko Euskal Hiztegia [mold.]

upealako (Gaurko hitza, Domeinu publikoa)

ukitze

$
0
0
 iz. ukitu aditzari dagokion ekintza. (Hiztegi Batua) Sinonimoak: iz. zah.     [ukitua]: hunki, hunkimendu, uki, ukiera, ukipen, ukitu, ukimen g.e., hazka zah.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia) Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak): es (1) z. tocamiento; contacto (2) iz. (Mat.) tangencia fr tact, contact, toucher en (undesired) molestation n port tocamento Bi mutili «ukitze desegokiak» [...]

umatu

$
0
0
ad. 1. du Ipar. Jipoitu. Bi soldaduk umatu eta eho zuten. 2. da ad. Umea(k) egin. Udaberrian edo udazkenean umatzen diren behiek udan umatzen direnek baino esne gehiago ematen dute. Ardi guztiak umatu zaizkigu. (Hiztegi Batua) Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)     [bigundu]: Ipar.beratu, bigundu, guritu, leundu, samurtu, uxtertu Ipar., beraztu Ipar./Naf., mardotu Zub., labaindu Bizk. g.e. [...]

upategi

$
0
0
iz. Upeltegia. Jendeak nahi duena esango du, baina, ardo kontuetan, upategi klasikoak nahiago. (Hiztegi Batua) Sinonimoak: iz.     [upeltegia]: soto, upeltegi, bodega Heg. beh., xai Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia) Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak): es lugar donde se hallan las cubas; bodega; tonelería fr chai en (wine) cellar port adega, tanoaria Jendeak nahi [...]

urostasun

$
0
0
iz. Ipar. Dohatsutasuna, zoriontasuna. Ene iduriko, urostasunaren lehenbiziko gakoa, premiatsuena, maite duzun lan baten egitea da.  (Hiztegi Batua) Orotariko Euskal Hiztegian urostasun, urustasun, urustarzun, irustasun. Felicidad. [O Birjina] hainbeste desir bero gure urustarzünaz formatü düzüna. Mercy 22. Hotan dago bizitze huntako urostasuna. CatLuz 29. Gaixtaginen biziak badirudi urusa, bainan haren urustasuna itxurazkoa da. Jaur 174. [...]

uhandre

$
0
0
iz. Euproctus, Triturus eta Amphiuma espezieetako urlehortar batzuen izena. (Hiztegi Batua) Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa: iz. 1. ZOOL. Kaudatuen ordenako eta Euproctus, Triturus eta Amphiuma generoetako anfibioen izen arrunta. Urari oso lotuta bizi dira, dimorfismo sexuala dute araldian eta animalia txikiz elikatzen dira. 2. MIT. Gerritik gora emakumezkoa eta gerritik behera arraina den itsasoko ninfa. • [...]

urruma

$
0
0
iz. 1 iz. Usoen eta usapalen kantu apal beti-batekoa. Usoak dirudite, teilatu ertzean, urruma eta jolasa, elkarren artean. Eta uso zuriek elkarri urruma egiten diote. 2 iz. Intziria; marruma. (Hiztegi Batua) Sinonimoak: iz.     [kurruka]: kurruka, urru g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia) Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak): es (1) iz. [usoarena] arrullo (2) iz. [katuarena] ronroneo [...]
Viewing all 53 articles
Browse latest View live